martes, 25 de noviembre de 2008

Muguruzaren lan berria kalean

Shoot the singer




"ASTHMATIC LION SOUND SISTEMA" izenburuko lanak, munduko zenbait hiritan eginiko grabazioak jasoko ditu, eta musikari eta abeslari ezberdinen parte hartzea izango dira bertan.Bidai liburuen antzera, bidai disko honek, Irun, Berlin, New York, Tokyo, Kingston, Dublin, Jerusalem, Paris, Madrid, Kuala Lumpur, Niamey, Quito, Barcelona, Mosku, Toulouse eta Erroma hirietan bereganaturiko soinuak erakutsiko dizkigu, eta Dave Hillyard (The Slackers), Stephanie Wallace, Franklin "Bubbler" Waul, Ophelia, BAD Sound System, Dana Leong, Kaori, Rub-a-DUB Market, Bajka, Al Rumjen (Asian Dub Foundation), DAM, Guive, Minsa (Desechos), Rossy de Palma, Maria de Medeiros, Manu Chao, Marina (Ojos de Brujo), Gambeat, Mouss et Hakim, Yacine Belahcene, Rude, Miriam "Matahary", Leire Etxeandia, David Bourguignon, Arecio Smith, Alex Hohmann, Remi Sanchez, Gerard Casajus, Madjid Fahem, Sorkun, Oskar Benas, Alfonso Arias "Papuchi", Jon Elizalde, Igor Ruiz "Fino", Aritz Lonbide "Lonbi", Hedoi Etxarte, Txap, Victor Navarrete, Andrés Belmonte, Eva Reina, Comandante X, Nerea Olaxa, Pedro Erazo (Gogol Bordello), Ekaterina Samsonkina, Nesta, Xabi Solano, Xabi Pery, Mikel Abrego, Joseba Ponce eta DZ musikarien parte hartzea, Asthmatic Lion soinu sistema mundialaren lekukoa izanen dira.
Muguruzak, berriro ere, Angel G. Katarain injeniari teknikoa izan du ondoan abentura luze eta korapilatsu honetan.

Fermin Muguruza bakarkako lanean



1999an, Ferminek bakarkako lan emankorrari ekin zion. Jamaikako soinuak eta ikuspegi zabala izan dira bere abentura berrien estilo liburua. Bakarkako hainbat disko. Talde bik babestu dute munduan zehar egindako bira luzeetan: “Dub Manifest” eta “Fermin Muguruza Kontrabanda”. Manu Chaorekin bira bat egin zuen. Haur antzezlanerako soinu banda sortu zuen… Makina bat istorio etortzeko. Fermin Muguruzak hazten jarraitzen du.

Fermin Muguruza eta Dut
Ireki ateak (1997)

[aldatu] Fermin Muguruza
Amodio eta gorrotozko kantak (1984-1998) (1998)
Brigadistak Sound System (1999)
erREMIXak (1999)
FM 99.00 Dub Manifest (2000)
Korrika. mundu bat euskarara bildu (2001)
In-komunikazioa (2002)
Irun Meets Bristol. Komunikazioa (2003)
Sala Apolo, Barcelona 21/01/04 (2004)
99-04 DVD + CD (2005)
Xomorroak (Bizitza lorontzian) (2005)
Euskal Herria Jamaika Clash (2006)
BASS-que Culture DVD + Remix CD (2006)
Afro-Basque Fire Brigade Tour Argazki liburua + DVD (2007)

NEGU GORRIAK


Negu Gorriak Muguruza anaiek osatu zuten bigarren rock taldea zen. Haien estiloan, rock, hip-hop eta reggaea nahasten ziren eta euskaraz abesten zuten. Ideologikoki konprometituak, ideia abertzale eta ezkertiarrak aldarrikatzen zituzten.
Negu Gorriak, Kortatu ska taldetik sortu zen. eskola zaharreko rap-a, Public Enemy, N.W.A eta Shinhead taldeek eragin handia izan zuten Muguruza anaiengan, zeinek, musikalki geldirik ez geratzearren, Negu Gorriak sortu zuten.
1991 urte garrantzitsua izan zen. Mikel Anestesiak eta Mikel Bapek bat egin zuten; Esan Ozenki euren disketxea sortu zuten; eta Gure Jarrera diskoa kaleratu zuten. Hori esker oso ospe ona lortu zuten musikazaleen artean

DISKOGRAFIA:

Negu Gorriak (1990)
Gure Jarrera (1991)
Gora Herria (1991)
Borreroak Baditu Milaka Aurpegi (1993)
Hipokrisiari Stop! Bilbo 93-X-30 (1994)
Ideia Zabaldu (1995)
Ustelkeria (1996)
Salam, agur (1996)
1990-2001 (DVD + Live CD) (2005)

jueves, 20 de noviembre de 2008

KORTATU


Kortatu ska eta punk musika taldea izan zen. 1984ko udan Irunen osatu zen.
Hasieran batean
Euskal Rock Radikal labelpean kokatu zuten arren, Kortatuk sailkapen guztien aurka egin zuen. The Clash talde britaniarra haren oinarrietako bat izan zen. Lehenengo diskoetan euskaraz eta gaztelaniaz abesten zuten, baina azkena euskara hutsean dago.
Pixkanaka ska
mugimendutik hip-hop aldera mugitu ziren. Letrei dagokienez, "party-ska"tik "combat-rock" aldera garatu ziren. Hala ere, doinu nagusiak aldatzeke jarraitu zuen: tortura, opresioa eta justizia soziala.
Zentsura ere jasan behar izan zuten, batez ere Juan Carlos I
erregea robot bezala atera nahi zutenean.Public Enemi-k Parisen emandako kontzertu baten ostean, 1988an taldea desegiteko erabakia hartu zuten. Muguruza anaiek Negu Gorriak sortu zuten orduan.



miércoles, 19 de noviembre de 2008