martes, 25 de noviembre de 2008

NEGU GORRIAK


Negu Gorriak Muguruza anaiek osatu zuten bigarren rock taldea zen. Haien estiloan, rock, hip-hop eta reggaea nahasten ziren eta euskaraz abesten zuten. Ideologikoki konprometituak, ideia abertzale eta ezkertiarrak aldarrikatzen zituzten.
Negu Gorriak, Kortatu ska taldetik sortu zen. eskola zaharreko rap-a, Public Enemy, N.W.A eta Shinhead taldeek eragin handia izan zuten Muguruza anaiengan, zeinek, musikalki geldirik ez geratzearren, Negu Gorriak sortu zuten.
1991 urte garrantzitsua izan zen. Mikel Anestesiak eta Mikel Bapek bat egin zuten; Esan Ozenki euren disketxea sortu zuten; eta Gure Jarrera diskoa kaleratu zuten. Hori esker oso ospe ona lortu zuten musikazaleen artean

DISKOGRAFIA:

Negu Gorriak (1990)
Gure Jarrera (1991)
Gora Herria (1991)
Borreroak Baditu Milaka Aurpegi (1993)
Hipokrisiari Stop! Bilbo 93-X-30 (1994)
Ideia Zabaldu (1995)
Ustelkeria (1996)
Salam, agur (1996)
1990-2001 (DVD + Live CD) (2005)

No hay comentarios: