jueves, 20 de noviembre de 2008

KORTATU


Kortatu ska eta punk musika taldea izan zen. 1984ko udan Irunen osatu zen.
Hasieran batean
Euskal Rock Radikal labelpean kokatu zuten arren, Kortatuk sailkapen guztien aurka egin zuen. The Clash talde britaniarra haren oinarrietako bat izan zen. Lehenengo diskoetan euskaraz eta gaztelaniaz abesten zuten, baina azkena euskara hutsean dago.
Pixkanaka ska
mugimendutik hip-hop aldera mugitu ziren. Letrei dagokienez, "party-ska"tik "combat-rock" aldera garatu ziren. Hala ere, doinu nagusiak aldatzeke jarraitu zuen: tortura, opresioa eta justizia soziala.
Zentsura ere jasan behar izan zuten, batez ere Juan Carlos I
erregea robot bezala atera nahi zutenean.Public Enemi-k Parisen emandako kontzertu baten ostean, 1988an taldea desegiteko erabakia hartu zuten. Muguruza anaiek Negu Gorriak sortu zuten orduan.



1 comentario:

juantxu dijo...

Hasiera ona, baina argazkiaren alboan dagoen testua es da oso ondo gelditzen; agian argazkia txikitu edo tokiz aldatu. Beste gauza bat: ez duzue uste blogen lista hasieran ez dela ondo gelditzen?

Oier, nahiz eta bikotekidea faltatu, zerbait gehiago egin ahal zenuen